NUR ETA IRLANDAR GNOMOA

Apirila 24, 2009 | Egilea: Arangoiti Ikastola

blog-09-007.jpgIdazlea:Toti Martinez de Lezea.

Ilustratzailea:Juan Luis Landa.

Argitaletxea:Erein. 2008.

Iruzkin tentagarria:Nur nexkatxo bat da, egun batean bere amonak deitzen dio eta esaten dio bere zaborretan irlandar gnomo bat dagoela.Gnomoak 115 urte ditu.Gnomoa kontuz joan behar da amonaren etxetik xaguentzako tranpak daudelako eta gnomoak, Irlandan daukan  etxera joan nahi du. Zer gertatuko da? Lortuko al du?

Nire iritzia:Oso dibertigarria eta polita da.Gainera letra handia eta marrazki asko ditu.Niri asko gustatu zait.Gomendatzen dut.                               

                                                                                                                                      Nekane Ariz

AITONA PARAPENTEAN

Apirila 24, 2009 | Egilea: Arangoiti Ikastola

blog-09-010.jpgIdazlea: Joxantonio Ormazabal.
Ilustratzailea: Jokin Mitxelena.
Argitaletxea: Elkar . 2007.

Iruzkin tentagarria: Aitonak parapente bat zeukan eta ez zen botatzera ausartzen. Orduan, egun batean, hartu eta animatu zen… Erori zen edo ez? Bizirik bukatuko du?

Nire iritzia: Asko gustatu zait dibertigarria delako. Guztiei gomendatzen dizuet  aitonak oso barregarriak direlako.
CELIA SANZ.

ILARGI-ADARRA

Apirila 24, 2009 | Egilea: Arangoiti Ikastola

Idazlea: Txabi Arnal.

Ilustratzailea: Susanna Widmann.

Argitaletxea: Kalandraka.

Iruzkin tentagarria: 7 abereek beren gorputza aldatu nahi dute.  Abere bakoitza ortzadarraren kolore batean sartuko da. Baina gero konturatzen dira lehen bezalakoak izan behar dutela… Lehen bezalakoak bihurtuko dira? Bai? Ez? Auskalo! Jakin nahi baduzue… liburua irakurri.

Nire iritzia: Animaliek bere gorputza aldatu nahi dutelako gustatu zait. Iblog-09-012.jpgrakurtzeko ere oso erraza da.

Mikel Uriz

OLENTZERO HIRIGORRIN

Apirila 24, 2009 | Egilea: Arangoiti Ikastola

blog-09-011.jpgIdazlea:Ainhoa Irouleguy

Ilustratzailea :Arangoiti Ikastolako haurrak

Argitaletxea:Baigorri.2003

Iruzkin tentagarria:Itsaso oso pozik zegoen oineza bere ikastolan ospatu behar zelako. Oineza ailegatu zenean altxatu eta euria egiten  hasi zen eta mundu guztia triste zegoen… Zer gertatuko da jaiarekin? Jaia ospatuko da? Eguzkia aterako da?

Nire iritzia:Liburua oso berezia da Irunberriko Nafarroa Oinezaren istorioa kontatzen duelako eta Arangoiti ikastolako haurrek ilustratu zutelako.

Irati Serrano

    

DORRETXE ZAHARREKO MISTERIOA

Apirila 24, 2009 | Egilea: Arangoiti Ikastola

blog-09-013.jpgIdazlea: Fernando Morillo.

Ilustratzailea: Ima Mendiola.

Argitaletxea: Ibaizabal. 2002

Iruzkin tentagarria: Liburu honetan gauza asko daude: abandonaturiko dorretxe zahar eta misteriotsu bat, burutik joandako marinel zahar eta kondairazale bat, San Joan suaren magia, mamu-uluak…

Guzti hauek izango al dute harremanik elkarren artean?
Andonik eta bere lagunek ikaragarrizko abentura izango dute. San Joan su handiena prestatu nahi dute…

Zergatik ez joan dorretxera eta hango altzariak hartu?

Nire iritzia: niri asko gustatu zait, misteriozkoa da eta beldurra eta tentsioa duten ipuinek asko erakartzen naute. Denak lotura berezi bat du eta engantxatzen zara. Erraza da ulertzeko eta hizki aproposa du.

IDOIA ELETA

CHE GUEVARA AMETSEN KOMANDANTEA

Apirila 24, 2009 | Egilea: Arangoiti Ikastola

blog-09-014.jpgIdazlea: Lore Agirrezabal

Ilustratzailea: Aitor Larrañaga

Argitaletxea: Txalaparta (2007)

Iruzkin tentagarria: Che Guevararen istorioa kontatzen du, txikia zenean, gerrillan… Baina denok ezagutzen dugun irudi horren atzean heroi bat dago. Nolakoa izan zen bere bizitza? Benetan zer gertatu zitzaion? 

Nire iritzia: Asko gustatu zait  historiako  gauzak irakurtzea asko gustatzen zaidalako. Che Gevara oso pertsona famatua zen Cubako iraultzan parte hartu zuelako. Beraz historia gustuko  baduzu IRAKURRI!!!!!!!

 EIHAR GARDEAZABAL

ILANIA

Apirila 24, 2009 | Egilea: Arangoiti Ikastola

Idazlea: Peru Magdalena

Ilustratzailea:Iraia Okina

Argitaletxea:Abarka 2008

Iruzkin tentagarria:

Ilania lurralde fantastikora sartzeko pauso batzuk jarraitu beharko dituzu: Ilargia bete-bete eginda dagoenean Urdabai itsadarrera jo eta Izaro irlara heldu beharko zara lehenbizi.  Gero, ilargi betea irlaren gainean dagoenean, hortxe geldituko da, eta Izaroko hamabi harriek zilar kolorea hartuko dute. Harri horietako bat jasotzean… Azken pausoak irakurri ondoren Ilanian sartuko zara eta Ilaniako mundu ezberdinak deskubrituko dituzu…

blog-09-017.jpg

Nire iritzia: Oso liburu dibertigarria iruditu zait, fantasia asko gustatzen zaidalako, eta liburuak ilustrazio asko dituelako, album antzekoa.

                                  ANIMO IRAKURRI!!!

Irati Garces

ANTONIO BOLAS

Apirila 11, 2008 | Egilea: Zangoza Ikastola

dscf0660.jpgEGILEA: Joxantonio Ormazabal.

LABURPENA: Bazen behin mutiko bat oso gezurtia zena.Mutiko orren izena Antonio Bolas zen.Antonio egunero plazara joaten zen bere lagunei istoriak kontatzera baina istorio oiek gezurrezkoak dira eta horregatik Antonio gezurtia ezaten zioten eta egun batean plazara joan eta beren gezurti galantak ezatera eta azi zen.

Egun batean Valenciatik zetorren bere hegazkinean laranjak ekartzeko eta bapatean Antonio gasolinarik gabe geratu zen…

IRITZIA:Nire ustes Antonio Bolasen ipuina oso ondo dagoela batzuetan barrea ematen du eta ere gezurrez beteta dago eta ere txisteak botatzen ditu Antonio Bolas

Nik liburu hau gomendatuko nioke lagunei eta jende gehiagori.

Amets uhinak

Apirila 11, 2008 | Egilea: Zangoza Ikastola

dscf0678.jpg EGILEA.Mariasun Landa.

LABURPENA: Amets uhinak ipuina irudimen eta bizitasun handiz idatzitako ipuin bildumada. Lagun batek beste bati eskutitz bat bidaltzen dio eta oporretan planeta berri batean egon zela kontatzen dio,hain zuzen ere txaf planetaf-ean.Txaf planetaf-en mila gauza zoragarri gertatzen zaizkiola kontatzen ditu. Zer gertatzen zaion jakin nahi ahal duzu?

Irtenbide bakarra liburu hau irakurtzea

IRITZIA.Oso interesgarria izan da eta nire lagun guztiei gomendatuko nioke.

BASOAREN BIHOTZEAN

Apirila 11, 2008 | Egilea: Zangoza Ikastola

dscf0665.jpgEGILEA:Agustin Fernandez Paz

LABURPENA: Raquel izeneko neska bat mendira joan zen lagunekin, mendian gaztainak ikusi eta bildu zituzten.Gauean lotara joan zenean, armairuan zata arraro eta beldurgarriak entzun zituen. Raquel beldurra sentitu zuen bina ausartu egin zen eta armairuko atea ireki zuen eta konturatu zen…

IRITZIA:Oso polita eta interesgarria iruditu zait , batzuetan suspentzean uzten zaituelako .

RISKY ETA BERE LAGUNAK

Apirila 11, 2008 | Egilea: Zangoza Ikastola

dscf0656.jpgEGILEA: Joxemari Iturralde

LABURPENA: Bazen behin eskolara joaten zen mutiko bat,Risky deitzen zen.Bere lagunekin asko jolasten zuen eta broma asko egiten zituen.Egun baten eskolara joaten da eta bere mahian eskutitz bat dago.Amodiozko eskutitz bat,bere lagunak begiratze ari zioten Riskiry.Risky oso gorria jartzen da eta justu irakaslea zartzen da.Irakaslea klasea emten ari den bitartean Risky eskutitza irakurtzen ari da.Lagun guztiak begiratzen diote eta parreska ari dira.Orduna irakaslea buelta emten da eta…

IRITZIA: Oso ondo dago,interesgarria da.Abentura asko egiten dituzu.Kapitulu bakoitzean abentura bat,txiste batzuk,gertara bat…dago

XOLA ETA BASURDEAK

Apirila 11, 2008 | Egilea: Zangoza Ikastola

dscf0674.jpgEgilea:Bernardo Atxaga.

Laburpena:Bazen behin Xola izeneko txakur bat.Egun batean xola Grogo jaunarekin zegoen,bere etxeko sofan.Grogo jauna patata frijituak frijitzen ari zen.Xolak patata frijitu bat nahai zuela esan zion.Grogo jauna bihar berarekin ehiza egitera joaten bazen emango ziola.Xolak baietz esan zion eta Grogo jaunak patata frijitu bat eman zion.Urrengo egunean,Grogo jaunak eta Xola ehizara joan zen,Xola txakur txikiena zen eta ehizari guztiak Xolataz parre egiten ziren baina ehiza hasi zenean…

Iritzia:Nire ustez oso polita da eta oso interesgarria jende guztiari komendatuko nioke.

RISKIREN BIHURRIKERIAK

Apirila 11, 2008 | Egilea: Zangoza Ikastola

dscf0673.jpgEGILEA:Joxemari Iturralde

LABURPENA:Bazen behin mutiko bat Riski deiturikoa.Riski lagunasko zeukan eta asko guztatzen zaio bihurrikerietan ibiltzea.Ama eta aita oso aserre zeuden Riskirekin baina Riski ez du inioiiz ikasten.Batsuk pentsatsen dute Riski eta lagunak bihurrikeriak egiten dutela parra egiteko baina ez egiten dute nahi gabe …

IRITZIA:Niri asko gustatu zait ni errekomendatzen dut.

KOTTI

Apirila 11, 2008 | Egilea: Zangoza Ikastola

dscf0658.jpgEGILEA:Joxantonio Ormazabal

LABURPENA:Kotti zeru txikin bizi da.Zeru txiki oso herri berezia da.Hiru pertsona bizi dira:Kotti eta bere gurasoak.Urtean behin apaiz bat,mediku bat eta musikari bat doa.Baina egun batean, Kottiri gauza izugarri bat gertatu zitzaion.Galdu eta etxeko bidea ez zuen aurkitzen.Ondorioz Kotti asko aldatu zen .Bere ama eta aita ere asko aldatu ziren.Gauzak asko aldatu ziren Kottirentzat eta gurasoentzat.Kottik gauza berri asko ikasi zituen.Zer gertatuko da? Ama eta aita berriro ikusiko ditu? Ez da itzuliko ? Dena ondo aterako da?

IRITZIA:Oso interesgarria dirudi.Baita orijinala ere.Oso tentagarria da.Marrazkiak oso orijinalak dira.

USTEZ AITONA

Apirila 11, 2008 | Egilea: Zangoza Ikastola

dscf0671.jpg EGILEA:Paloma Bordons

LABURPENA:Lola bere amarekin bizi da.Egun batean agure batek deitu zuen bere etxeko atean,esaten bere aitona zela.Oso arraro hitz egiten zuen. Giltzaz itxita zegoen maleta bat zeukan .Lolak ez zela bere aitona esaten zuen eta bere amari daitu zion,ama atean burua atera zuen eta ez zekien nor zen.Lola gezurrezko aitona zuela pentsatzen zuen. Bere onetatik atera zen.

IRITZIA:Niri asko gustatu zait misterio asko dituelako.Lehenango pentsatzen nuen bere aitona zela eta gero………….


Blog zerbitzua: mundua.com · Hosting zerbitzua: borobila
Edukien lizentzia: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5