Maiatza 30, 2007 | Egilea: Erentzun Ikastola
EGILEA: Joxantonio Ormazabal
ILUSTRATZAILEA: Daniele Colombo
ARGITALETXEA: Elkarlanean
LABURPEN TENTAGARRIA: Ketruxa izeneko emakume batek katu beltz bat zuen, egun batean Kittano izeneko ijito bat jaio zen. Kotxe batean utzi zuten abandona-tuta eta Ketruxa hartu zuen pena ematen ziolako. Kittanok neska lagun bat izan zuen, Uxabe izenekoa.
IRITZIA: Pixka gat aspergarria da, ni ez nuke hainbeste Ketruxa izena errepikatuko. Marrazkiak oso ondo daude eta originalak dira. Abenturazko liburuak guztatzen zaionari errekomendatzen diot.
SAIOA LLORENS
Atalak: Abenturazkoa |
Maiatza 30, 2007 | Egilea: Erentzun Ikastola
IDAZLEA:Aitor Arana.
MARRAZKIAK:Aitziber Alonso.
ARGITALETXEA: Ibaizabal.
LABURPEN TENTAGARRIA:Oporretarako gutxi falta da, zeinen ondo!!!! Baina gauez hilerrira joan behar naiz. Bidean topatu nituen hamalau urteko Kike izeneko mutil bat eta Patxi. Baina ez diet kasurik egin. Hilerrira sartu naiz eta… Bi mamu ikusi nituen!!!!!! Eta etorri ziren niregana eta ezan zidaten:
- Nola deitzen zara?- Eta nik esan nuen:
Eta hortik aurrera bi lagun nituen Leyre eta Mikel baina mamuak ziren. Egun guztietan joan nintzen. Baina egun batean nire lagunik hoberena ospitalera joan zen. Leyre eta Mikel ospitalera joan ziren ea ondo zegoen nire laguna, baina atera nioten bere mamua!!!
IRITZIA: Letra pixka bat txikia da agian. Oso dibertigarria da¡¡¡
LEYRE FERNÁNDEZ
Atalak: Sailkatugabeak, Antzerkia |
Maiatza 9, 2007 | Egilea: Erentzun Ikastola
EGILEA: Antton Iruzta
ILUSTRATZAILEA: Enrique Morente
ARGITALETXEA:Ibaizabal
LABURPEN TENTAGARRIA:
El Salvadorreko taberna batean “giltza magikoa” ( hitza agertzen dira) eta hori zergatik jartzen duen galdetu diote, tabernariari, honek istoriohau kontatzen du:
Duela asko hemen denok giltza batekin jaiotzen ginien, denok ezberdinak ziren egun batean printzea ezkondu egin behar zen…
Zer egin zuen ezkontzeko?
KRITIKA
Liburu hau gomendatzen diet lurraldeko beste historiak ezagutu nahi dutenei.
Pablo Sada
Atalak: Amodiozkoa |
Maiatza 9, 2007 | Egilea: Erentzun Ikastola
EGILEA: Mari Eli Ituarte
ILUSTRATZAILEA: Birgit Rieger
ARGITALETXEA: Bruño
LABURPEN TENTAGARRIA:
Kikak inguruko drakulen liburu bat du, orduan, Transilvaniaraino joaten da magiaz. Gauza guztiak hartu eta joan zen. Gazteluan sartu eta pasilo batetik pasa zen. Azkenean, lo egiten zuten tokira ailegatu zen. Tumba bat ireki eta bertan zegoen drakula esnatu zuen. Korrika joan zen kanpora ailegatu arte. Kanpoan xaguzar batzuekin hitz egin zuen. Xaguzarrak fabore bat eskatu zion, Kikak lagundu, eta orduan…
KRITIKA:
Oso polita iruditu zait. Baina toki batzuk beldurra ematen dute. Kikaren abenturak gustatzen zaizkionari gomandatzen diot.
ARANCHA CENZANO
Atalak: Abenturazkoa |
Maiatza 9, 2007 | Egilea: Erentzun Ikastola

IDAZLEA:Iñaki Zubeldia.
ILUSTRATZAILEA: Daniel Redondo.
ARGITALTXEA: Elkar.
LABURPEN TENTAGARRIA: Zarautzko egun polit batean, Unai bere lagunekin jolasten ari zen, bapatean, mendian ovni bat ikusi zuten, ovnitik, martetar batzuk atera ziren, eta beraiekin joateko esan zioten Unairi. Marten, guztia alderantziz egiten zuten, pozik baldin bazeuden, negarrez hasten zen, eta triste baldin bazeuden, farrez hasten ziren.Unairi esan zioten alkatea izan nahi ahal zuen, baina alkatek ez zuen agintzen, zaborra jaso, loreak ureztatu, . . . horrelako gauzak egiten zituan. Gero bere ama joan zen Martera, eta Unaik Marten dauden gauzak erakutsi zizkion.
IRITZIA:Asko gustatu zait Martera joaten denean, ez zekielako gauzak alderantziz egiten zituela, eta alkatea agintzeko aukeratu zuelako.
Marrazkiak oso politak dira, batez ere Marteko paisaia.
Irantzu Bernetxea
Atalak: Abenturazkoa |
Maiatza 9, 2007 | Egilea: Erentzun Ikastola
ARGITALETXEA: IKASTOLEN ELKARTEA NAFARROA
IDAZLEA: NAFARROAKO IKASTOLETAKO HAURRAK
MARRAZKIAK: NAFARROAKO IKASTOLETAKO HAURRAK
ISBN:7703-028-6
LABURPENA: Liburu honetan Nafarroako ikastoletako haurrek bertako haurrei idatzitako ipuinak agertzen dira. Ipuin asko daude. Horien artean hauek aurki ditzakezue: “Mielotxin Maltzurra”, gaixtakeri asko egiten dituena, “Zulo beltzeko hartza”, “Galdu nuen panpina”…etab. “Galdu nuen panpina” bereziki nahiko gustatu zait. Galtzen den panpin batetaz doa, eta haurra oso kezkatuta dago. Zer gertatuko ote da gero? Irakur itzazue! Oso politak dira denak!
KRITIKA: Oso politak dira, baina falta ortografiko asko daude. Originalak dira, eta ongi pentsatu eta prestatuak daude. Ipuin ezberdinak irakurtzea gustatzen zaionari gomendatzen diot. Irakur itzazue!
Celia Fañanás
Atalak: Sailkatugabeak |
Maiatza 9, 2007 | Egilea: Erentzun Ikastola
EGILEA: Hans Jürgen Press
ILUSTRATZAILEA: Hans Jürgen Press
LABURPEN TENTAGARRIA:
Lapurrak eta trafikanteak harrapatzen dituzte uzten diten frogen bidez. Kapitulu guztietan gaizkileren bat agertzen da, beste gaizkileekin trukatzen dira,adibidez maletak diru edo beste gauza batzuen bidez.
KRITIKA:
Abentura handiak daukate, marrazki batzuk errezak dira asmatzen, 4. kapituloa gehien gustatu zaidana izan da. ” LAPURKETA ZOOAN”. Eskubeltzekoak lapurketak edo atrakoak soluzionatzen dute. Abenturazaleei gomendatzen diet.
David Olivan
Atalak: Abenturazkoa |