2008 Urtarrila hilabeteko artxiboa

ALEGIAZKO ERREALITATEA

Urtarrila 31, 2008 | Egilea: Erentzun Ikastola

dsc08032.JPGIdazlea: Unai Esparza Ezkurra

 

Ilustratzailea:Jose JavierAós Garralda

 

Argitaletxea: Erentzun Ikastola

 

Laburpen Tentagarria: Liburuak Viana eta bere inguruko herriei gertatu zitzaiena kontatzen du.Pasarte batzuk kontatzen ditu eta izen batzuk esango dizkizuet:Tranpolako herensugea,Cuevaseko fraide gaiztoak, Endregoto sorgina, Heldu dela Remojon ,Elurzuloa edo Elurtegia, Sixto gauzain lasaia, Iturri zaharreko mamua, Cariñanos-i galdetu, Alaman handia, Panturro eta Rasca, Lolaren secretua, Barrazkiloak, Eder txakur ausarta, Eguberrietako ipuina, Alkatea eta ur-bilatzailea eta Longar4507 dira liburuaren pasarte batzuk.

 

Iritzia: Niri asko gustatu zitzaidan, eta irakurtzea gomendatzen dizuet .Nik abentura,intriga eta farre egitea gustatzen zaienei gomendatzen diet.Niri gehien gustatu zaizkidan pasarteak:Endregoto sorgina eta Cariñanos-i galdetu izan dira eta gutxien gustatu zaizkidanak Alaman Handia eta Longar 4507 izan dira.

 

Irantzu Quintana Abecia

RATATOUILLE

Urtarrila 25, 2008 | Egilea: Arangoiti Ikastola

p1180015.JPGEGILEA: Disney Pixar.

MARRAZKILARIA: Disney Pixar.

ARGITALETXEA: Aizkorri, 2007.

IRUZKIN TENTAGARRIA: Remi sagutxoa baserri hartan aspertzen zen, bertako janari apurrak ez ziren nahiko. Egun batean, Remi, amona baten etxera sartu zen janaria hartzeko, baina amona esnatu zen eta aterki batekin aldendu zuen berehala. Orduan Remi eta bere lagunek Parisera ihes egitea erabaki zuten, abentura bila. Remik cheff famatua izan nahi du, baina lortuko du?

IRITZI PERTSONALA: Abenturazko liburua da eta oso ongi dago. Oso erreza da irakurtzeko. Animatu liburu hau irakurtzera.

ION ROLDAN JIMEMEZ

JOKO BIKOITZA

Urtarrila 25, 2008 | Egilea: Arangoiti Ikastola

p1180028.JPGEGILEA: David S. Willians.

MARRAZKILARIA: Javier Arostarbe.

ARGITALETXEA: Elkarlanean, 1999.

IRUZKIN TENTAGARRIA: Alison neska gazte bat da, Inglaterrako hiri batean, Grinborough-en, bizi dena. Alisonek galdua du ilusioa, asperturik dago bere herriaz eta horregatik igeriketa gustatzen zaio mundu guztitik bidaiatu dezakelako. Lortuko al du sariren bat? Profesionala izango da?…

IRITZIA: Liburua oso ongi dago, igeriketa eta kirola orokorrean gustatzen bazaizkizu liburua gustokoa izango duzu.

LAURA BURGETE OTXOA

EZINEZKOA!

Urtarrila 25, 2008 | Egilea: Arangoiti Ikastola

p1180027.JPGEGILEA: Yak Rivas

MARRAZKILARIA: Yak Rivas

ARGITALETXEA: Elkarlanean.

IRUZKIN TENTAGARRIA: Lagun talde bat, Mireni, Aurora, Bruno, Adur, Julia eta Gorka, parkera jolastera joan zen baina parkean  ez zegoen inor . Baina zer dago parkean? Halako batean, gure 6 lagunek monstruo bat ikusi zuten!!! Beldlurrez monstruoarengana hurbildu ziren eta ”Nongoa zara?” galdetu zioten . Mounstroak gure lagunak ikusi eta zera erantzun zien…..

IRITZI PERTSONALA: Ipuin honetan gauza fantastiko eta gauza ezinezko asko gertatzen dira. Nire ustez ipuin honek zailtasun gutxi ditu, horregatik fantasiako liburu hau gomendatzen dizuet.

IKER LEANDRO ORZANKO

PATXIKI

Urtarrila 25, 2008 | Egilea: Arangoiti Ikastola

p1180022.JPGEGILEA: Xabier Etxaniz

MARRAZKILARIA: Luis Astrain

ARGITALETXEA: Elkar, 1985.

IRUZKIN TENTAGARRIA: Patxiki oso txikia zen, baloi bat baino pixka bat baxuagoa. Aitak beti sakelean eramaten zuen baina egun batean Patxiki etxetik atera zen bakarrik. Zer gertatuko zaio Patxikiri? Lagunak egingo ditu? Etxera bueltatuko da?

IRITZIA: Pertsonai fantastikoak gustatzen bazaizkizu hau da zure liburua eta elkartasunari buruz hitzegiten duen liburua ere bada. Oso gomendagarria.

IRENE ALLO AOIZ

MISS TXATARRA

Urtarrila 25, 2008 | Egilea: Arangoiti Ikastola

p1230024.JPGEGILEA: Xabier Mendiguren

MARRAZKILARIA: Patxi Gallego

ARGITALETXEA: Elkar. 2007.

IRUZKIN TENTAGARRIA: Katixa izenko neska bat txatarregi batean bizi da bere aitarekin bere ama hil zelako.Auto zaharren artean bizi dira. Katixak bere ama nola hil zen inbestigatu nahi du bainan aitak gezurra esaten dio.Lortuko du gertakoa jakitea?

IRITZIA :Niri asko gustatu zait. Oso dibertigarria delako gomendetzen dizut. Abenturazko liburu entretenigarria da eta nahiko erraza.

IKER OTXOA PEREZ

MUKI BERDEAREN SEKRETUA

Urtarrila 18, 2008 | Egilea: Arangoiti Ikastola

p1180010.JPGEGILEA: Antton Dueso

MARRAZKILARIA: Antton Dueso

ARGITALETXEA:Desclee, 2006.

IRUZKIN TENTAGARRIA: Punki eta bere familia oporretara hondartzara joan behar dira.
Halako batean aitak planak aldatu eta aitite Bixenteren baserrira joan behar direla esaten die.
Nolakoa izango da baserria? Nolakoak izango dira oporrak?

IRITZIA: 10-13 urtekoa bazara asko gustatuko zaizu. Liburu hau hiketan dago idatzita, baina oso erreza da irakurtzeko.

IOSU OLLO GARZIA

FAYRI OAK Aizpa bikien sekretua

Urtarrila 18, 2008 | Egilea: Arangoiti Ikastola

p1180026.JPGEGILEA: Elisabetta Gnone

MARRAZKILARIA:Elisabetta Gnone

ARGITALETXEA: Gero, 2005.

IRUZKIN TENTAGARRIA:Liburu hau oso berezia da. Ez da beste liburuak bezala, kapitulo bakoitzak zerbait ezberdina kontatzen du.
Feli maitagarri txikitxoa Berdelau haranera joaten da eta bi maitagarri (Banilla eta Pervinca) jaiotzen dira.
Bi aizpa bikiek sekretu bat dute, zein ote???
Tormelilla eta Felirekin misteriozko abenturak biziko dituzte bi aizpa biki hauek.

IRITZIA
:Oso liburu bitxia iruditu zait eta zuei, niri bezala, gustatuko zaizuela uste dut.

NIKOLAS TXIKI, ISTORIA EZEZAGUNAK 3, TXISTEA.

Urtarrila 18, 2008 | Egilea: Arangoiti Ikastola

p1180006.JPGEGILEA: Rene Goscinny.

MARRAZKILARIA: Jean-Jacques Sempe.

ARGITALETXEA:Elkar, 2004.

IRUZKIN TENTAGARRIA: Nikolas txikik istorio asko bizi ditu liburu honetan eta hainbat arazoetan sartuko da.
Oporretara joango dira eta zer gertatuko da? Gehiago jakin nahi baduzu liburua irakurtzen animatu. Istorio ezberdinak dituzten liburuak gustoko badituzue, liburu hau aproposa da.

IRITZIA:Liburu ona, gomendagarria.

KARLOS DIAZ OLLO

BUZTANTXOREN LARRIALDIAK

Urtarrila 18, 2008 | Egilea: Arangoiti Ikastola

p1180003.JPGEGILEA: Aitor Arana

MARRAZKILARIA: Alberto Campos

ARGITALETXEA: Elkar,1996.

IRUZKIN TENTAGARRIA: Buztantxo ez da txakur normala, ez du buztanarik horregatik larrialdi asko izango ditu; horrelako batean Edurne, bere lagunik hoberena, ez du aurkitzen… Azkenean zer gertatuko zaio Butantxori? Bakarrik geratuko da kalean janaririk gabe? Edurne aurkituko al du? Zer gertatuko zaio? Nola bukatuko da istorioa?
IRITZIA: Oso interesgarria da istorioa , oso polita, abenturak gustuko baduzu hau da zure liburua.

JULEN URIZ ESLABA

CHARLIE ETA TXOKOLATE-LANTEGIA

Urtarrila 18, 2008 | Egilea: Arangoiti Ikastola

p1180012.JPGIZENBURUA: Charlie eta txokolate-lantegia.

EGILEA: Roald Dahl.

MARRAZKILARIA: Fait Jacqes.

ARGITALETXEA: Alfaguara, 1994.

IRUZKIN TENTAGARRIA:Charlie mutil gazte eta oso pobre bat da.

Bere gurasoekin, bi amona eta bi aitonekin bizi da.

Charlie-ri gehien gustatzen zaiona txokolatea da, baina urtean behin bakarrik txokolatina jaten du. Willy Wonkak, txokolate-lantegikiko buruak bost txartel izkutatu ditu txokolatinetan eta hauek sekulako opariak dituzte.

Charlie-ren urtebetetzean euro bat emango diote eta Charlie-k txokolatina bat erosiko du.

Jakin nahi al duzue txartela tokatu zaion ala ez? Ba….. hasi zaitezte liburua irakurtzen!

IRITZIA: Fantasiazko istorioak gustatzen bazaizkizu liburu hau gomendatzen dizut.

Eta gainera Roald Dahl superidazleak idatzi du!

JARA

Urtarrila 18, 2008 | Egilea: Arangoiti Ikastola

p1180023.JPGEGILEA: Jasone Osoro

MARRAZKILARIA: Luis Astrain

ARGITALETXEA: Alfaguara Zubia, 2001.

IRUZKIN TENTAGARRIA: Liburu honetan Jarari hilekoa jeitsi zaio 13 urterekin eta bere lagun hoberenari kontatuko dio. Tatuaje bat ere egingo du baina bere aita eta ama konturatu gabe. Zer gertatuko zaio aita eta ama konturatzen badira?Eta Jarak mutilekin zer egingo du?

IRITZIA: Niri asko gustatu zait neska- mutilen arteko gauzak eta gorabeherak gertatzen direlako. Zuk ere horrelakoak gustuko badituzu…animatu irakurtzera!

ANA FLOR IGUIÑIZ URRIZA

JARA BIKIAK ETA BIKOTEAK

Urtarrila 18, 2008 | Egilea: Arangoiti Ikastola

p1180024.JPGIDAZLEA: Jasone Osoro

MARRAZKILARIA: Luis Astrain

ARGITALETXEA: Alfaguara Zubia, 2006.

IRUZKIN TENTAGARRIA: Azkenean Jarak lortu du Urko maitemintzea baina oraingoan, mutil berri bat
etorri da herrira eta neska guztiak zoratuta uzten ditu.
Zer egingo dute Jarak eta Ihintzak?

NIRE IRITZIA: Amodiozko istorioak gustuko badituzu liburu hau irakurtzea gomendatzen dizut.

ENARA ALDAI ETXETXIPIA

GARMENDIA ERREGE

Urtarrila 18, 2008 | Egilea: Arangoiti Ikastola

p1180013.JPGEGILEA: Kirmen Uribe.

MARRAZKILARIA: Mikel Valverde.

ARGITALETXEA: Elkar, 2005.

IRUZKIN TENTAGARRIA: Garmendia bere lagunarekin, Amaliorekin, Buffalo Billen zirkuan aurkezten da, baina Amalio ez dute onartzen eta Garmendia, berriz, bai. Zer gertatuko da? Zer gertatuko da Amaliorekin? Jakin nahi baduzu liburua irakurri eta gainera abentura txikiak gustuko badituzu irakurtzea gomendatzen dizut.

IRITZIA: Niri liburu hau gustatu zait, animatu irakurtzera zuek ere!

HARAN O’ CONNOR KASTAÑEDA

PATXIBUSA

Urtarrila 18, 2008 | Egilea: Arangoiti Ikastola

p1180018.JPGEGILEA: Joxantonio Ormazabal.

MARRAZKILARIA: Daniel Redondo.

ARGITALETXEA: Elkar,1985.

IRUZKiN TENTAGARRIA: Patxi oporretan dagoen bitartean, bere autobusa gaizki aparkatuta dago eta gizon batek
eramango du. Patxi bizikleta batekin geratuko da eta Goizargira doa. Hor dagoen koadrilatxo batek, edaria, arropa, janaria… eskeintzen dizkio. Patxik bere istorioa kontatuko die koadrilakoei eta Patxiren autobusa berreskuratzeko, bizikleta saltzea erabakiko dute. Salduko al dute bizikleta? Berreskuratuko al du Patxik bere autobusa?

IRITZIA: Liburu hau oso dibertigarria da. Ulertzeko atsegina da, oso erraza bait da. Animatu eta irakurri!

AINHOA AMEZKETA MOLINA


Blog zerbitzua: mundua.com · Hosting zerbitzua: borobila
Edukien lizentzia: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5