Otsaila 29, 2008 | Egilea: baztanikastola
Otsaila 9, 2008Egileak: Baztan Ikastola
Idazlea: Joxemari Iturralde
Ilustratzailea. Iñaki Martiarena “Mattin”
Argitaletxea: Elkar
Laburpen Tentagarria: Liburu honetan kontatzen da ikastexe bateko gela batera herrialde desberdinetako ikasleak iristen ari direla: txinarra, arabiarra, portugaldarra… Horregatik klase horretako ikasleak bertze herrialdeetako ohiturak ikasten ari dira eta nahiko dibertigarria da. Gainera denek, irakasle nahiz ikasle gehienek ezizenak dituzte.
Iritzia: Dibertigarria da eta orain arte irakurritakoetan desberdina. Irakurketa arina egiten da hagian ohitura desberdinak agertzen direlako eta gurearekin konparatu ditudalako.
Ikaslea: Kontxi Aginaga
Atalak: Umorezkoa |
Otsaila 27, 2008 | Egilea: baztanikastola
EGILEA: JULEN GABIRIA
MARRAZKIAK: MATTIN
ARGITALETXEA: ELKAR
Nadia hamar urteko neska bat da. Hona etorrizen bere familiarekin dirurik ez zutelako. Egunbatean metroan haurzainik gabe joan zen. Momentu batean metro gelditu zeneta denak urduri jarri zen. Arhud izeneko gizon batekin jolastu zuten. Letra bat ateratzen da, letretatik hitzak etahitzetatik ipuinak. Alfabetoko letra guztiak agertzen dira liburu honetan.
IRITZIA: 28 ipuinez osatua dago, denak ipuin txiki eta dibertigarriak. huetatik nire gustokoenak N-nadia eta O-onomatopeia dira.
LEIRE ETXEGOIEN BAZTAN IKASTOLA
Atalak: Sailkatugabeak |
Otsaila 22, 2008 | Egilea: baztanikastola
Idazlea: Pako Aristi
Marrazkilaria: Jokin Larrea
Laburpen tentagarria: Bazen behin Ohiana izeneko neskatiko bat gaitza batek joa, baina ez zekiten zer eritasun zuen. Aitona-amonaren etxera eramatea erabaki zuten on eginenen ziolakoan. Han aitonarekin txabola bat egin zuen eta bertan amona eta hiruak denbora aunitz pasatzen zuten. Gau batez txabolan lo egitea pentsatu zuten eta gau horretan beren etxea suak erre egin zuen.
Iritzia: Liburu polita da irakurtzeko. Aiton-amonen eta iloben arteko harreman goxoak agertzen dira. Gustatu egin zait.
Itsaso Iriarte
Atalak: Sailkatugabeak |
Otsaila 22, 2008 | Egilea: Zangoza Ikastola
Ander Blanco
EGILEA:Anton Olariaga
LABURPENA:Familia batean Maxe izeneko mutil bat zegoen,honek Txomin izeneko aiton bat zeukan.Egun batean aitonak argazki kamera bat aurkitu zuen .Horretaz gain,Maxeri kulero batzuk kendu zizkion.Zertarako kendu zizkion akin nahi duzue?Ba,irakurri liburua.
IRITZIA:Oso polita iruditu zait eta interesgarria. Gainera erraza ulertzeko.
Atalak: Abenturazkoa |
Otsaila 22, 2008 | Egilea: Zangoza Ikastola
EGILEA: Iñaki ZubeldiaARGITALETXEA: Ibaizabal
LABURPENA: Euskal Herrian baziren bi bidelapur, mendiko izkutalekuan babestenzirenak.Jendea urrez txanponez hornituta baldin bazihoan, oso onak ziren poltxikotiklapurtzen eta bidaiariak zaurituta edo bide erdian hilda uzten zituzten.
IRITZIA: Gehien gustatu zaidan liburua da, erreza irakurtzeko eta entretenigarria delako.
Oihane Matxin
Atalak: Abenturazkoa |
Otsaila 22, 2008 | Egilea: Zangoza Ikastola
EGILEA: Angel Lertxundi
MARRAZKILARIA: Antton Olarriaga
ARGITALETXEA: Elkar
LABURPENA: Maxeren taldeak eskubaloiko liga irabazi zuen,eta Frantziara joan ziren jolastera Bordeleko kiroldegian.Bere entrenatzailea neska batekin muxuka ikusi zuten . Gehiago jakin nahi ? Ba badakizu,liburutegira joan eskuratu eta hasi irakurtzen!
IRITZIA: Nire iritziz oso polita da, laburra eta gure mailarako egokia.
Jose Mari Mendiola Izquieta
Atalak: Amodiozkoa |
Otsaila 22, 2008 | Egilea: Zangoza Ikastola
EGILEA: Rahl Dahl
ARGITALETXEA: Alfaguara
LABURPENA: Matilda 5 urteko neska zoragarria da, bost urterekin liburu pilo irakurtzen ditu.
Matilda egunero joaten da liburutegira, horregatik bere gurasoei liburu bat erostea eskatzen die baino…
Erosiko diote?
IRITZIA: Nire ustez, liburu hau oso polita ta entretenigarria da, baita ere, alaia da.
ITSASO MARTIN
Atalak: fantasia |
Otsaila 20, 2008 | Egilea: baztanikastola
Otsaila20, 2008 Egilea: Baztan Ikastola
Idazlea: Imanol Azkue
MarraZkilaria: Eider Eibar
Argitaletxea: Elkar
Laburpen Tentagarria: Kris eta Lionel anai arrebak dira dira. Aita ospitalean dute eta berak harrera etxe batean bizi dira. aita bisitatzera joaten diren guztietan, honek beti erietzetik ateratzerakoan zerura eramango dituela erraten die.Batzuetan txikitako kontuak kontatzen dizkie baino gehienetan sendatzen denean eginen dituzten kontuak dira.
Iritzia: Triste xamarra da liburu hau baino oso erreza irakurtzeko eta pasadizo guztiz sentiberak eta goxoak ditu. Uste dut irakurri beharko zenutekeela.
Ikaslea: Iban Atxa
Atalak: Sailkatugabeak |
Otsaila 20, 2008 | Egilea: baztanikastola
Otsaila 20, 2008 Egilea: Baztan Ikastola
Idazle: Chen Jiang Hong
Ilustratzailea: Chen Jiang Hong
Argitaletxea: Ttarttalo
Laburpen Tentagarria: Kondaira txinatar honeta, HAN GAN margolari ospetsuaren istorioa kontatzen digute. Margolari hau orain dela 1200 urte Txinak bizi zen. HAN GAN txikia zenean oso behartsua ze, bere zaletasun handiena marraztea zen baina horretarako tresnarik ez zuen. Egun batean margolari famatu batek lurrean marrazten ikusi zuen eta bere trebezia ikusita pintzelak eta diru pixka bat eman zion margotzeko tresnak erosteko. HAN GAN-ek beti zaldiak marrazten zituen eta beti lotuak.
Bere trebezia enperadorearen belarrietara iritsi zenean ospe handia hartu zuen. Egun batean gerlari bat agertu zen bere etxean eta zerbait harrigarria gertatu zen… Zer gertatu ote zen?
Iritzia: Irakurri duten liburu honta hitzak baino marrazki gehaigo dago. Dena den uste dut irakurtzea merezi duela, zerbait erran nahi digulako.
Igor Moreno
Atalak: Sailkatugabeak |
Otsaila 15, 2008 | Egilea: baztanikastola
Otsaila 15, 2008 Egilea: Baztan Ikastola
Idazlea: Karlos Linazasoro
Ilustratzailea: Claudia Ranucciren
Argitaletxea: Anaya
Laburpen Tentagarria: Behin mutiko batek ikastolara joan zenean irakaslea klarionak erretzen aurkitu zuen. Mutilak bazekien hori seinale txarra zela. Irakaslea triste zegoen eta asmakizunetara jolastea proposatu zuen; ikasleek berriz ez zuten nahi izan. Hala eta guztiz asmakizuna bota zuen eta aunitz kostata ikasleek erantzun zioten. Orduan maixua pozik sentitu zen.
Ondoko egun batez Karlos ikasleak animaliak ikusten zituen ikastetxean eta berehala desagertzen ziren. Animali horiek bere lagun baten ahotik ateratzen ziren. Behin lagun xelebre hori ez zen ongi sentitzen eta medikura joan zen. Zergatik ote zuen ahalmen hori? edo zerbait txarra ote zen?
Iritzia: Liburua gorki atsegina egin zait. Erreza da irakurtzeko, dibertigarria, majikoa. Marrazkiz ongi betea dago.
Egilea: Unai Santxotena
Atalak: fantasia |
Otsaila 15, 2008 | Egilea: baztanikastola
Otsaila15, 2008 Egilea: Baztan Ikastola
EGILEA: Pablo Letona
IDAZLEA: Imanol Zaldua
ILUSTRATZAILEA: Joxemari Telleria
ARGITALETXEA: Elkar
LABURPEN TENTAGARRIA: Ander izeneko detektibe bati zeregin bat zuela egiteko erran zioten: droga trafikatzaile batzuk harrapatu behar zituela. Zein portutara iritsiko zen droga erran zioten. Ostatu batera deitzen dute, Marin ostatura, baino berak bakarrik joan behar du. Barruan gizon bat eskuak sakelean zituena bere zain dago. Tiro bota zuen eta kristalak hautsi. Tiro hotsak ernatzen ditu ingurukoak. Lortuko al du droga trafikatzaileak harrapatzea?
IRITZIA: Nire iritziz detektibe honek bere lana ongi planteatzen du eta eskatutako helburua bete du. Entretenigarria egin zait.
Atalak: Abenturazkoa |
Otsaila 15, 2008 | Egilea: baztanikastola
Otsaila 15, 2008 Egilea: Baztan Ikastola
IDAZLEA: Juan Carlos Eguillor
ILUSTRATZAILEA: Juan Carlos eguillor
ARGITALETXEA: Anaya
LABURPEN TENTAGARRIA: Baziren behin haur batzuk gozozale amorratuak k zirenak. Behin gizon batzuk goxokiak jatea debekatu egin zuten. Handik egun batzuetara, ixilpeka goxoki jaten ari zirenean, izugarrizko tripako mina sartu zitzaien. Lurrean beraie begira yogurt pote bat burlaka ari zitzaien. Potetxoa kamioi batean igo eta jarraitu zuten fabrikara iritsi arte. Han gizon batek makinek nola funtzionatzen zuten erakutsi egin zien eta laberinto batean sartu zituen. Laberinto bukaeran etxe bat zegoen. Etxeko atera emakume bat atera zen eta bazkari osasuntsu batera gonbidatu zituen.
IRITZIA: Errexa, marrazki anitzekoa eta berehala irakurtzen den liburua duzu azaldu duten hau.
EGILEA: Manex Erneta
Atalak: Sailkatugabeak |
Otsaila 15, 2008 | Egilea: baztanikastola
Otsaila 15, 2008 Egilea: Baztan Ikastola
IDAZLEA: Aitor Arana
ILUSTRATZAILEA: Aitziber Alonso
ARGITALETXEA: Ibaizabal
LABURPEN TENTAGARRIA: Asier herritik kanpo dagoen baserri batean bizi da. Egunero bere anai Josurekin eskolara joaten da; baina anaia bertze herri bateko ikastetxe batera joaten denean bakarrik gelditzen da. Bere etxe ondoko baserria konpondu egiten dute eta jatetxe bihurtu. Hemengo biztanleekin ez da ongi konpontzen. Bitartean basoan lagun bat aurkitzen du eta hau laguntzen saiatuko da.
IRITZIA: Nik eta gela guztiak irakurri dugun liburu hau arras errexa da irakurtzeko eta gainera lotzen zaituenetako iduritu zait. segi eta segi irakurtzetik bukatu arte.
EGILEA: Endika Etxenike
Atalak: Abenturazkoa |
Otsaila 14, 2008 | Egilea: Erentzun Ikastola
Idazlea: Juan Martin Iriondo.
Ilustratzailea: Luis Alonso.
Argitaletxea: Super 1.
Laburpen tentagarria: Kapitulu asko ditu eta oso politak dira guztiak. Kapitulu bat asto itsu bati buruz doa, beste bat indarrari buruz… Liburu honek protagonista asko ditu ditu. Kapitulu bat bi seme daudela eta egun batean agertzen zela gizon bat hezeezina eta beraiek azkenean lortzen dutela gizon hori itotzeari buruz doa. Beste kapitulu bat guraso batzuk hiru seme alaba izan zituztelari buruz doa eta nola egun batean amari zenbat maite zituen galdetu zioten.
Iritzia: Liburua oso ondo dago eta nahiko gustatu zait. Liburu hau gomendatzen diot amodioa eta misterioa gustatzen zaionari. Niri gustatu zait 98.en dagoen marrazki bat, oso polita da.
Ikaslea: Iñaki Gonzalez Perez.
Atalak: Amodiozkoa, MISTERIOA |
Otsaila 14, 2008 | Egilea: Erentzun Ikastola
IDAZLEA: Ricardo Alcantara.
ILUSTRATZAILEA: Gusti.
ARGITALETXEA: Ibaizabal.
LABURPEN TENTAGARRIA: Pabloren amak Pablori euritako kapa bat oparitu zionean hasten da. Euria egiten ez zuen egun batean jantzi eta ikastolara abiatu zen. Ikastolan denek berataz barre egiten asi ziren, eta “balea zuria” deitzen. Baina lagun bat egin zuen , bera baino handiagoa zena. Bere laguna, bere lagun taldean aurkeztu zuen. Egun batean mendira joan ziren denak, Kleenbody planetara bidaiatzeko asmoz.
Azkenean polizia etorri zen eta osaba Kasimiro kartzelan sartu zuten.
IRITSIA: Nik oso gustoko dut liburu hau, pixka bat misteriozkoa da, Pablori zer gertatuko zaion ez dakizulako. Niri gehien gustatu zaidan marrazkia bukaerako 110. orrialdeko egunkariko portada da, Pablo eta bere familia argazki batean agertzen direnean.
OLATZ ROBREDO (5. maila)
Atalak: MISTERIOA |