fantasia atalaren artxiboa

BASOAREN BIHOTZEAN

Apirila 11, 2008 | Egilea: Zangoza Ikastola

dscf0665.jpgEGILEA:Agustin Fernandez Paz

LABURPENA: Raquel izeneko neska bat mendira joan zen lagunekin, mendian gaztainak ikusi eta bildu zituzten.Gauean lotara joan zenean, armairuan zata arraro eta beldurgarriak entzun zituen. Raquel beldurra sentitu zuen bina ausartu egin zen eta armairuko atea ireki zuen eta konturatu zen…

IRITZIA:Oso polita eta interesgarria iruditu zait , batzuetan suspentzean uzten zaituelako .

MATILDA

Otsaila 22, 2008 | Egilea: Zangoza Ikastola

itsaso1.jpgEGILEA: Rahl Dahl

ARGITALETXEA: Alfaguara

LABURPENA: Matilda 5 urteko neska zoragarria da, bost urterekin liburu pilo irakurtzen ditu.

Matilda egunero joaten da liburutegira, horregatik bere gurasoei liburu bat erostea eskatzen die baino…

Erosiko diote?

IRITZIA: Nire ustez, liburu hau oso polita ta entretenigarria da, baita ere, alaia da.

ITSASO MARTIN

BOTA GORRIAK

Otsaila 15, 2008 | Egilea: baztanikastola

bakarka-002.JPGOtsaila 15, 2008 Egilea: Baztan Ikastola

Idazlea: Karlos Linazasoro
Ilustratzailea: Claudia Ranucciren
Argitaletxea: Anaya

Laburpen Tentagarria: Behin mutiko batek ikastolara joan zenean irakaslea klarionak erretzen aurkitu zuen. Mutilak bazekien hori seinale txarra zela. Irakaslea triste zegoen eta asmakizunetara jolastea proposatu zuen; ikasleek berriz ez zuten nahi izan. Hala eta guztiz asmakizuna bota zuen eta aunitz kostata ikasleek erantzun zioten. Orduan maixua pozik sentitu zen.
Ondoko egun batez Karlos ikasleak animaliak ikusten zituen ikastetxean eta berehala desagertzen ziren. Animali horiek bere lagun baten ahotik ateratzen ziren. Behin lagun xelebre hori ez zen ongi sentitzen eta medikura joan zen. Zergatik ote zuen ahalmen hori? edo zerbait txarra ote zen?

Iritzia: Liburua gorki atsegina egin zait. Erreza da irakurtzeko, dibertigarria, majikoa. Marrazkiz ongi betea dago.

Egilea: Unai Santxotena

INGO ETA DRAGO

Otsaila 8, 2008 | Egilea: Zangoza Ikastola

pablo2.JPGEGILEA: Pablo Blanco

IDAZLEA: Mira Lobe
ILUSTRATZAILEA: Susi Weigel
ARGITALETXEA: SM

LABURPEN TENTAGARRIA: Ingo parkean jolasten ari da eta pilota galdu zaio,pilota bilatzen ari denean arrautz bat aurkitzen du eta bere etxera arrautza eramaten du.Etxean arrautzatik dragoi polit bat ateratzen da.Ingok egunero paseatzera parkera eramaten du.Drago handiago egiten da.Zer gertatuko da Ingo eta Dragorekin?Drago handiago denean etxetik joango da?Zer gertatuko da?

IRITZIA: Nire liburua gustokoena da.Oso interesgarria da,gainera fantasia asko dauka primeran iruditzen zait zuek liburu hau irakurtzea oso erreza eta irudimentsua delako.

MAITAGARRIEN HIRU IPUIN

Otsaila 7, 2008 | Egilea: Erentzun Ikastola

dsc08037.JPGIDAZLEA: Gustavo Martin Garzo

ILUSTRATZAILEA: Elena Odriozola

ARGITALATXEA: Elkar

LABURPEN TENTAGARRIA:Liburu hau hiru ipuinetan zatituta dago.”Uretxindorraren egaldia” da lehenengoa eta txori baten historiiaz doa.Bigarrena “haur izan nahi zuen maitagarria” da eta ipuin honek mitagarri batume baten barruan sartzen dela kontatzen du eta irugarrena eta azkena, “printze maitea” izemburua dauka eta dragoi bati buruz doa.Hiru ipuinak oso dibertigarriak dira eta liburua azko guztatuko zaizue ,benetan, beraz irakurtzera animatzen zaituztet.

Iritzia: Nire ustez ipuina abentura zaleentzako da baina amodiazkoa eta intrigazkoa ere bada, beraz nik irakurtzera animatzen zaituztet.10 urtetik aurerakoentzat da baina errez irakurtzen da.

Irene Hernandez L.H.5

EZINEZKOA!

Urtarrila 25, 2008 | Egilea: Arangoiti Ikastola

p1180027.JPGEGILEA: Yak Rivas

MARRAZKILARIA: Yak Rivas

ARGITALETXEA: Elkarlanean.

IRUZKIN TENTAGARRIA: Lagun talde bat, Mireni, Aurora, Bruno, Adur, Julia eta Gorka, parkera jolastera joan zen baina parkean  ez zegoen inor . Baina zer dago parkean? Halako batean, gure 6 lagunek monstruo bat ikusi zuten!!! Beldlurrez monstruoarengana hurbildu ziren eta ”Nongoa zara?” galdetu zioten . Mounstroak gure lagunak ikusi eta zera erantzun zien…..

IRITZI PERTSONALA: Ipuin honetan gauza fantastiko eta gauza ezinezko asko gertatzen dira. Nire ustez ipuin honek zailtasun gutxi ditu, horregatik fantasiako liburu hau gomendatzen dizuet.

IKER LEANDRO ORZANKO

PATXIKI

Urtarrila 25, 2008 | Egilea: Arangoiti Ikastola

p1180022.JPGEGILEA: Xabier Etxaniz

MARRAZKILARIA: Luis Astrain

ARGITALETXEA: Elkar, 1985.

IRUZKIN TENTAGARRIA: Patxiki oso txikia zen, baloi bat baino pixka bat baxuagoa. Aitak beti sakelean eramaten zuen baina egun batean Patxiki etxetik atera zen bakarrik. Zer gertatuko zaio Patxikiri? Lagunak egingo ditu? Etxera bueltatuko da?

IRITZIA: Pertsonai fantastikoak gustatzen bazaizkizu hau da zure liburua eta elkartasunari buruz hitzegiten duen liburua ere bada. Oso gomendagarria.

IRENE ALLO AOIZ

FAYRI OAK Aizpa bikien sekretua

Urtarrila 18, 2008 | Egilea: Arangoiti Ikastola

p1180026.JPGEGILEA: Elisabetta Gnone

MARRAZKILARIA:Elisabetta Gnone

ARGITALETXEA: Gero, 2005.

IRUZKIN TENTAGARRIA:Liburu hau oso berezia da. Ez da beste liburuak bezala, kapitulo bakoitzak zerbait ezberdina kontatzen du.
Feli maitagarri txikitxoa Berdelau haranera joaten da eta bi maitagarri (Banilla eta Pervinca) jaiotzen dira.
Bi aizpa bikiek sekretu bat dute, zein ote???
Tormelilla eta Felirekin misteriozko abenturak biziko dituzte bi aizpa biki hauek.

IRITZIA
:Oso liburu bitxia iruditu zait eta zuei, niri bezala, gustatuko zaizuela uste dut.

CHARLIE ETA TXOKOLATE-LANTEGIA

Urtarrila 18, 2008 | Egilea: Arangoiti Ikastola

p1180012.JPGIZENBURUA: Charlie eta txokolate-lantegia.

EGILEA: Roald Dahl.

MARRAZKILARIA: Fait Jacqes.

ARGITALETXEA: Alfaguara, 1994.

IRUZKIN TENTAGARRIA:Charlie mutil gazte eta oso pobre bat da.

Bere gurasoekin, bi amona eta bi aitonekin bizi da.

Charlie-ri gehien gustatzen zaiona txokolatea da, baina urtean behin bakarrik txokolatina jaten du. Willy Wonkak, txokolate-lantegikiko buruak bost txartel izkutatu ditu txokolatinetan eta hauek sekulako opariak dituzte.

Charlie-ren urtebetetzean euro bat emango diote eta Charlie-k txokolatina bat erosiko du.

Jakin nahi al duzue txartela tokatu zaion ala ez? Ba….. hasi zaitezte liburua irakurtzen!

IRITZIA: Fantasiazko istorioak gustatzen bazaizkizu liburu hau gomendatzen dizut.

Eta gainera Roald Dahl superidazleak idatzi du!

PAULAREN SEIGARREN ATZAMARRA

Urtarrila 18, 2008 | Egilea: Arangoiti Ikastola

p1180025.JPGEGILEA: Katixa Agirre

MARRAZKILARIA: Patxi Gallego

ARGITALETXEA: Elkar. 2007.

LABURPEN TENTAGARRIA: Paula ez da neska normala, esku batean bat, bi, hiru, lau, bost…eta sei!!! hatz ditu. Bere seigarren atzamarrak ahalmen bereziak emango dizkio… Baina zeintzuk izango dira? Eta zertarako erabiliko ditu?

IRITZIA: Niri liburua asko gustatu zait eta istorio bereziak gustatzen bazaizkizue ipuina primerakoa da,dibertigarria eta ezberdina.

IRATI GARCES JIMENEZ

LOREONTZI BAT LAPITZEZ BETETA

Martxoa 21, 2007 | Egilea: Erentzun Ikastola

EGILEA: Juan Farias

ILUSTRATZAILEA: Alicia Cañas

ARGITALETXEA: Elkar

dsc03238.JPG

LABURPEN TENTAGARRIA:

Arrantza gustatzen zitzaion mutiko bat da, eta euria egiten duenean, bere kuadernoan, ipuin bat idazten zuen” Nire familiari buruz izango da”-esaten zuen beti. Eta bere aitak, marrazki bat egin zion.familia guztia marraztu zion. Azkenean liburu asko idatzi nituen denborarekin, eta ia gehienak amarenak izan ziren.

KRITIKA: Niri pila bat gustatu zait, oso originala zelako. Nik gomendatuko nioke arrantza gustatzen zaion norbaiti eta ezin duenean kuaderno batean ipuin bat idazten duenari.

LEYRE ETXEBERRIA


Blog zerbitzua: mundua.com · Hosting zerbitzua: borobila
Edukien lizentzia: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5