Umorezkoa atalaren artxiboa

MARIMUKI

Apirila 10, 2008 | Egilea: Arangoiti Ikastola

the-magic-0321.jpgIzenburua: Marimuki.
Idazlea: Antton Dueso.
Marrazkilaria: Antton Dueso eta Aintzane Domenech.
Argital etxea: Ibaizabal. 1942

Iruzkin tentagarria: Liburu honek Marimukiren bi ipuin ditu:
Marimukik, ez du maskotarik. Gelakoen artean, Marimuki da maskota ez duen bakarra. Animaliak saltzen dituzten denda batera joan da baina ez daki ze animali erosi denak gustatzen zaizkiolako. HAMAIKA AUKERA DAUDE!!
Zeintzuk izango dira? Erosiko al du animaliren bat? Zein? Zenbat?

Marimukik ezin du lorik egin. Bueltaka dabil bere burua, harantz, honantz, harantz… Orduan, ideia bat du, ipuinak kontatzen dizkio bere buruari.
Zein ipuin izango dira? Lagunduko al dio bere amak?

Iritzia: Niri liburua asko gustatu zait. Oso polita da eta humorezkoa gainera. Gomendatzen dut, OSO DIBERTIGARRIA DA! Animatu eta irakurri!

AINHOA AMEZKETA MOLINA

NI BAI NI Manolito berriz

Apirila 8, 2008 | Egilea: Arangoiti Ikastola

the-magic-0361.jpgIdazlea: Elvira Lindo.
Ilustratzailea: Emilio Uberuaga.
Argitaletxea: Alfaguara - Zubia. 2001.
Laburpen tentagarria: Uda da eta Manolitoren lagun guztiak oporretara joan dira. Manolito, berriz, auzoan geratu da bakar bakarrik, baina, ez pentxa horregaitik asper-asper geratuko dela uda osoa auzoan, ez ez, abentura asko biziko ditu.
Hori triste egoteko arrazoia al da????

Iritzi pertsonala: Ez irakurri!!!! Nahi baduzue probatu… baina liburutegitik hartuta!!! Erostea dirua galtzea da ta. Ez irakurri!!!!!!! Ez zait ezer gustatu.

IDOIA ELETA IBAÑEZ

OLIBIA, RISKY, TXIO, SUEY ETA MOHAMED

Otsaila 29, 2008 | Egilea: baztanikastola

ikasleak-0031.jpgOtsaila 9, 2008Egileak: Baztan Ikastola

Idazlea: Joxemari Iturralde

Ilustratzailea. Iñaki Martiarena “Mattin”

Argitaletxea: Elkar

Laburpen Tentagarria: Liburu honetan kontatzen da ikastexe bateko gela batera herrialde desberdinetako ikasleak iristen ari direla: txinarra, arabiarra, portugaldarra… Horregatik klase horretako ikasleak bertze herrialdeetako ohiturak ikasten ari dira eta nahiko dibertigarria da. Gainera denek, irakasle nahiz ikasle gehienek ezizenak dituzte.

Iritzia: Dibertigarria da eta orain arte irakurritakoetan desberdina. Irakurketa arina egiten da hagian ohitura desberdinak agertzen direlako eta gurearekin konparatu ditudalako.

Ikaslea: Kontxi Aginaga

RISKYREN BARRABASKERIAK

Otsaila 5, 2008 | Egilea: Erentzun Ikastola

dsc08010.JPGIdazlea: Joxemari Iturralde

Marrazkilaria: Iñaki Martiarena “mattin”

Argitaletxea: Elkar (xaguxar)

Lapurpen tentagarria:“Riskyren barrabaskeriak” oso liburu tentagarri, dibertigarri eta farregarria da. Kapituluka, berak egindako, berari gertatutako edo bere lagunek kontatutako barrabaskeririk hoberenak biltzen ditu, adibidez, bere lagun batek kontatutakoa: bere arrebari pixa egin ziola liburuetan baloia oso indartsu botatzeagatik… etab. Komedia hutsa da, eta barrabaskeriak egiteko gogoa sartuko zaizue, ikusiko duzue!

Iritzia: Oso polita eta farregarria iruditu zait, ongi azalduta dago eta ulergarria da. Gainera, marrazkiak ongi eginak daude, eta gehien gustatu zaidana azkeneko partea izan da: bere lagun berriek kontatutako barrabaskeriak. Gaiztakeriak egitea gustatzen zaienei gomendatzen diet. Irakur ezazue, animatu!

Celia Fañanás López

ALEGIAZKO ERREALITATEA

Urtarrila 31, 2008 | Egilea: Erentzun Ikastola

dsc08032.JPGIdazlea: Unai Esparza Ezkurra

 

Ilustratzailea:Jose JavierAós Garralda

 

Argitaletxea: Erentzun Ikastola

 

Laburpen Tentagarria: Liburuak Viana eta bere inguruko herriei gertatu zitzaiena kontatzen du.Pasarte batzuk kontatzen ditu eta izen batzuk esango dizkizuet:Tranpolako herensugea,Cuevaseko fraide gaiztoak, Endregoto sorgina, Heldu dela Remojon ,Elurzuloa edo Elurtegia, Sixto gauzain lasaia, Iturri zaharreko mamua, Cariñanos-i galdetu, Alaman handia, Panturro eta Rasca, Lolaren secretua, Barrazkiloak, Eder txakur ausarta, Eguberrietako ipuina, Alkatea eta ur-bilatzailea eta Longar4507 dira liburuaren pasarte batzuk.

 

Iritzia: Niri asko gustatu zitzaidan, eta irakurtzea gomendatzen dizuet .Nik abentura,intriga eta farre egitea gustatzen zaienei gomendatzen diet.Niri gehien gustatu zaizkidan pasarteak:Endregoto sorgina eta Cariñanos-i galdetu izan dira eta gutxien gustatu zaizkidanak Alaman Handia eta Longar 4507 izan dira.

 

Irantzu Quintana Abecia

MUKI BERDEAREN SEKRETUA

Urtarrila 18, 2008 | Egilea: Arangoiti Ikastola

p1180010.JPGEGILEA: Antton Dueso

MARRAZKILARIA: Antton Dueso

ARGITALETXEA:Desclee, 2006.

IRUZKIN TENTAGARRIA: Punki eta bere familia oporretara hondartzara joan behar dira.
Halako batean aitak planak aldatu eta aitite Bixenteren baserrira joan behar direla esaten die.
Nolakoa izango da baserria? Nolakoak izango dira oporrak?

IRITZIA: 10-13 urtekoa bazara asko gustatuko zaizu. Liburu hau hiketan dago idatzita, baina oso erreza da irakurtzeko.

IOSU OLLO GARZIA


Blog zerbitzua: mundua.com · Hosting zerbitzua: borobila
Edukien lizentzia: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5