MISTERIOA atalaren artxiboa

BASOAREN BIHOTZEAN

Apirila 11, 2008 | Egilea: Zangoza Ikastola

dscf0665.jpgEGILEA:Agustin Fernandez Paz

LABURPENA: Raquel izeneko neska bat mendira joan zen lagunekin, mendian gaztainak ikusi eta bildu zituzten.Gauean lotara joan zenean, armairuan zata arraro eta beldurgarriak entzun zituen. Raquel beldurra sentitu zuen bina ausartu egin zen eta armairuko atea ireki zuen eta konturatu zen…

IRITZIA:Oso polita eta interesgarria iruditu zait , batzuetan suspentzean uzten zaituelako .

USTEZ AITONA

Apirila 11, 2008 | Egilea: Zangoza Ikastola

dscf0671.jpg EGILEA:Paloma Bordons

LABURPENA:Lola bere amarekin bizi da.Egun batean agure batek deitu zuen bere etxeko atean,esaten bere aitona zela.Oso arraro hitz egiten zuen. Giltzaz itxita zegoen maleta bat zeukan .Lolak ez zela bere aitona esaten zuen eta bere amari daitu zion,ama atean burua atera zuen eta ez zekien nor zen.Lola gezurrezko aitona zuela pentsatzen zuen. Bere onetatik atera zen.

IRITZIA:Niri asko gustatu zait misterio asko dituelako.Lehenango pentsatzen nuen bere aitona zela eta gero………….

ERREPIDEKO MAMUA

Apirila 9, 2008 | Egilea: Arangoiti Ikastola

argazkiak3-0061.jpgIdazlea: Estefan Wolf

Marrazkilaria: Antonio Molled

Argital etxea: Susaeta, 1987

Iruzkin tentagarria: Pertsonaiak Tarzan, Uns, Karl, Armandrogila, eta Pospolin dira eta beraiek detektibe talde bat osatzen dute. Beti 21:00etan errepidetik abiatzen den motorrari begiratzen diote eta argazkiak ateratzen dizkote… Zer gertatuko da?

Iritzia:Irudiak eta pertsonaiak asko gustatu zaizkit baina ez da liburua ondo ulertzen. Ez dut irakurtzea gomendatzen.

 

IOSU OLLO GARCÍA

SUTONDOKO SOLASALDIA

Otsaila 14, 2008 | Egilea: Erentzun Ikastola

dsc08033.JPGIdazlea: Juan Martin Iriondo.

Ilustratzailea: Luis Alonso.

Argitaletxea: Super 1.

Laburpen tentagarria: Kapitulu asko ditu eta oso politak dira guztiak. Kapitulu bat asto itsu bati buruz doa, beste bat indarrari buruz… Liburu honek protagonista asko ditu ditu. Kapitulu bat bi seme daudela eta egun batean agertzen zela gizon bat hezeezina eta beraiek azkenean lortzen dutela gizon hori itotzeari buruz doa. Beste kapitulu bat guraso batzuk hiru seme alaba izan zituztelari buruz doa eta nola egun batean amari zenbat maite zituen galdetu zioten.

Iritzia: Liburua oso ondo dago eta nahiko gustatu zait. Liburu hau gomendatzen diot amodioa eta misterioa gustatzen zaionari. Niri gustatu zait 98.en dagoen marrazki bat, oso polita da.

Ikaslea: Iñaki Gonzalez Perez.

DROGARIK EZ!

Otsaila 14, 2008 | Egilea: Erentzun Ikastola

dsc08110.JPGIDAZLEA: Ricardo Alcantara.

ILUSTRATZAILEA: Gusti.

ARGITALETXEA: Ibaizabal.

LABURPEN TENTAGARRIA: Pabloren amak Pablori euritako kapa bat oparitu zionean hasten da. Euria egiten ez zuen egun batean jantzi eta ikastolara abiatu zen. Ikastolan denek berataz barre egiten asi ziren, eta “balea zuria” deitzen. Baina lagun bat egin zuen , bera baino handiagoa zena. Bere laguna, bere lagun taldean aurkeztu zuen. Egun batean mendira joan ziren denak, Kleenbody planetara bidaiatzeko asmoz.

Azkenean polizia etorri zen eta osaba Kasimiro kartzelan sartu zuten.

IRITSIA: Nik oso gustoko dut liburu hau, pixka bat misteriozkoa da, Pablori zer gertatuko zaion ez dakizulako. Niri gehien gustatu zaidan marrazkia bukaerako 110. orrialdeko egunkariko portada da, Pablo eta bere familia argazki batean agertzen direnean.

OLATZ ROBREDO (5. maila)

KITTANO

Otsaila 14, 2008 | Egilea: Erentzun Ikastola

dsc08113.JPGEgilea: Joxantonio Ormazabal.

Ilustratzailea:Daniele Colombo.

Argitaletxea: Elkarlanean.

Laburpen tentagarria: Kittano ijito umezurtz bat da, Ketruxa izeneko emakume batekin bizi da baina istripu batean hiltzen da Ketruxa eta Kittano bakarrik gelditzen da. Hor hasten dira bere zailtasunak beste hiri batera joan, espetxetik igaro, aita aurkitu etab… Azkenean gaztainak saltzeaz bizi da baina pasatako zailtasunen horien aldean hori ez da ezer.

Iritzia: Barkatu ikusi dut liburu hau iada dagola. Oso polita da eta nahiko famatua. Misterioa gustatzen bazaizue gomendatzen dizuet ez baidakizu zer gertatuko zaion Kittanori, espero dut irakurtzea.

Ikaslea: Oier Duque.

IKASTETXE SORGINDUKO MISTERIOA

Otsaila 8, 2008 | Egilea: Zangoza Ikastola

6maila-045.JPGEgilea:Maria Eugenia

Ilustratzailea:Gabriel Hernandez

Idazlea:Ulises Cabal

Argitaletxea:Ibaizabal sail berdea paper txoriak

Laburpen tentagarria:Ulises Cabal detektibea, bere laguna Jabierren ikastetxera doa, Salamankara. Ikastetxeko hormak mugitzerakoan, misterio korapilatsu batean murgiltzen da eta azkeneraino saiatzen da: gaueko Brakamonteko Markesa mamuaren, kapillako pozoien, hango kapillako pozoien, hango eskulturez, hildakoez eta hainbat gertakizunen erantzuna bilatzen.

Iritzia:Ipuin hau ikaragarria iruditu zait. Misteriozko eta beldurrezko istorio interesgarri bat. Horregaitik, ezin izan diot irakurtzeari utzi eta amaiera arte ez dut misterioa aurkitu.Beraz, ez ezazue liburu hau irakurtzeko aukera galdu!

MAITAGARRIEN HIRU IPUIN

Otsaila 7, 2008 | Egilea: Erentzun Ikastola

dsc08037.JPGIDAZLEA: Gustavo Martin Garzo

ILUSTRATZAILEA: Elena Odriozola

ARGITALATXEA: Elkar

LABURPEN TENTAGARRIA:Liburu hau hiru ipuinetan zatituta dago.”Uretxindorraren egaldia” da lehenengoa eta txori baten historiiaz doa.Bigarrena “haur izan nahi zuen maitagarria” da eta ipuin honek mitagarri batume baten barruan sartzen dela kontatzen du eta irugarrena eta azkena, “printze maitea” izemburua dauka eta dragoi bati buruz doa.Hiru ipuinak oso dibertigarriak dira eta liburua azko guztatuko zaizue ,benetan, beraz irakurtzera animatzen zaituztet.

Iritzia: Nire ustez ipuina abentura zaleentzako da baina amodiazkoa eta intrigazkoa ere bada, beraz nik irakurtzera animatzen zaituztet.10 urtetik aurerakoentzat da baina errez irakurtzen da.

Irene Hernandez L.H.5

GARMENDIA ETA ZALDUN BELTZA

Otsaila 5, 2008 | Egilea: Erentzun Ikastola

dsc08004.JPGIDAZLEA: Kirmen Uribe

MARRAZKILARIA: Mikel Valverde

ARGITALETXEA: Elkar

LABURPEN TETAGARRIA: Bazegoen zaldun bat Garmendia izenekoa, basoan izkutatuta zegoena, hilketa bat leporatu ziotelako, eta Harri Garbiren morroaiak hiru egun izan zituelako atzetik. Egun batean basoen zegoela, Amaliorekin topatu zen. Amaliok esan zion surik ez egiteko, baina Garmendiak ez zion kasurik egin, eta aurkitu egin zuten. Garmendia urkatzera zioazenean, emakume bat agertu zen eta esan zien gizona hiltzen bazuten madarikazio bat izango zutela, eta ez zuten hil. Garmendia konturatu zen bat zela. Lagun horrek ezkutatzera eraman zuen Sireena Salooenera. Egun batzuk barru horra joan ziren Garmendia bilatzera.

IRITZIA: Niri asko gustatu zait liburu hau abentura pila bat dituelako eta gainera bere marrazkiak oso politak dira. Liburu hau gomendatzen diet abenturazaleak edo basamrtua gustoko dutenei.

IRANTZU BERNETXEA

FAYRI OAK Aizpa bikien sekretua

Urtarrila 18, 2008 | Egilea: Arangoiti Ikastola

p1180026.JPGEGILEA: Elisabetta Gnone

MARRAZKILARIA:Elisabetta Gnone

ARGITALETXEA: Gero, 2005.

IRUZKIN TENTAGARRIA:Liburu hau oso berezia da. Ez da beste liburuak bezala, kapitulo bakoitzak zerbait ezberdina kontatzen du.
Feli maitagarri txikitxoa Berdelau haranera joaten da eta bi maitagarri (Banilla eta Pervinca) jaiotzen dira.
Bi aizpa bikiek sekretu bat dute, zein ote???
Tormelilla eta Felirekin misteriozko abenturak biziko dituzte bi aizpa biki hauek.

IRITZIA
:Oso liburu bitxia iruditu zait eta zuei, niri bezala, gustatuko zaizuela uste dut.

AZALA BELTZ ZERUA URDIN

Martxoa 21, 2007 | Egilea: Erentzun Ikastola

dsc03179.JPGEGILEA: Antton OlanoMARRAZKILARIA:Arixu Elkar-Corel

ARGITALETXEA: Elkar

LABURPEN TENTAGARRIA:

Liburu au kondairetakoa da. Lehenengo historioan ” Dan-Auta” izenekoa, 2 anai arreba dira, bere gurasoak hil ziren egiten dira,umeak gaiztakeri asko egiten ditu, horregatik abentura bat pasa zuten… 2. historioan “Aginte-makila” izenkoa, gizon bat ehizara joan zen eta handik haurrera ez zen bueltatu eta ume batek galdetu zuen non zegoen bere aita, handik haurrera… 4.na “Eta esklabo azkarragoa”. 3 mutil daudela eta 2ri beti gauza berdina ematen dio, eta besteari beste gauza bat, eta beraiek, beste gauza bat eman behar zioten…4.” Iku jainkoaren kondarra”Iku 3 egun jarraian euria egin zuen eta… 5.”Eguzkia eta ilargia”. Eguzkia eta ilargia Lurra jaisten direla bere seme alabekin, baina igo eta gero haserretu eta…

IRITZIA:

Kondaira hauek oso politak eta entretenituak dira.Agian hitz batzuk ez dira ulertzen bizkaieraz daudelako.Rekomendatzen dut kondirak harrigarriak eta entretenituak gustatzen zaionari.

 Arancha Cenzano


Blog zerbitzua: mundua.com · Hosting zerbitzua: borobila
Edukien lizentzia: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5