JUDY MOODY LURRRAREN SALBATZAILEA

Apirila 9, 2008 | Egilea: Arangoiti Ikastola

the-magic-0351.jpgIdazlea: Megan McDonald.

Marrazkilaria: Peter H.Reynolds.

Argitaletxea: Gero. 2006.

Iruzkin tentagarria: Judyk ingurumenari buruzko klaseetan, jakiten du oihan tropikalak suntsitzen ari direla eta espezie batzuk galzorian daudela. Judyren gurasoek ez dituzte zaborrak birziklatzen, baina zorionez, Judyri eta bere ikaskideei Tood jaunak ( bere irakaslea) esaten die beraiek ere zerbait egin dezaketela munduaren alde. Orduan, Judyk eta bere ikaskideek, birziklatzeko, botilak eramaten dituzte ikastolara. Judyk ere beste hainbat gauza birziklatzen hasten da. Judyk oihan tropikalak salbatzea lortuko du? Jakin nahi baduzue, liburua irakurri.

Iritzia: Liburua oso erraz irakurtzen da eta abenturaz beterik dago. Niri asko gustatu zait. Lurra salbatzearen alde daudenentzat eta birziklatzen duten pertsonentzat liburu hau gomendagarria da.

AIORA ARMENDARIZ HUERTA

Harry Potter eta Azkabango presoa

Apirila 9, 2008 | Egilea: Arangoiti Ikastola

the-magic-0391.jpgIzenburua: Harry Potter eta Azkabango presoa.

Idazlea: J.K.Rowling

Argitaletxea: Elkarlanenan 2002

Azaleko marrazkia: Dolores Avendaño

Iruzkin tentagarria: Sirius Blackek Azkaban-etik ihes egin du, Harry hiltzeko. Sirius Black izendatu behar ez denaren jarrailtzailea da. Baina hori egia al da? Lupin maisuarekin eta bere bi lagunekin, Ron Weasely eta Hermione Granger, Howartseko 3.urtean abentura gehiago izango dituzte, berriro ere gure azti gaztetxoek!

Nire iritzia: Liburu hau oso egokia da abenturak gustatzen zaizkienentzako eta ez oso egokia beldurtientzako. Animatu!(Bereziki bere bildumako liburu gehiago gustoko badituzu).

ENARA ALDAI ETXETXIPIA

PRINTZESA PUZKERTIA

Apirila 9, 2008 | Egilea: Arangoiti Ikastola

the-magic-0371.jpgEgilea: Arrate Egaña.

Marrazkilaria: Manuel Ortega

Argitaletxea: S.M 1999

Iruzkin tentagarria:Printzesa batek arazo txiki bat dauka: puzkerrak botatzen ditu kontrolik gabe! Pozik bizi da baina inguruak babestu behar dituzte usaina ez sakabanatzeko. Baina egun batean printze bat ezagutuko du eta bere gaixotasuna sendatzea erabakiko dute. Orduan… bere bizitza aldatuko dituen abentura izugarriak biziko ditu!!! Dragoi bat aurkituko du, haragia jaten duten landare batzuekin elkaruko da, sorgin bat aurkituko du… zer gartatuko ote da?

Iritzi pertsonala: Niri ipuin hau asko gustatu zait baregarria da eta ilustrazioak asko gustatu zaizkit. Bestalde oso erraza da irakurtzeko eta 75 orri besterik ez ditu!!!

Hotzikarak liburu arteko mustroa

Apirila 9, 2008 | Egilea: Arangoiti Ikastola

the-magic-0421.jpgIdazlea: R.L.Stine

Argitaletxea-urtea: Eiciones B.

Iruzkin tentagarria: Lucik mustro ipuinak kontatzea gustuko du. Familia eta adiskideak nazkatu ditu dagoeneko kotuetan. Egun batean benetazko mustroa ikusten du liburu artean. Inork ez dio sinisten eta zer gertatuko da orain?

Iritzia: Gomendagarria da, beldurrezko liburuak gustatzen zaizkienentzat. Niri asko gustatu zait.

IKER OTXOA PEREZ

POTTOKOREN USAINAK

Apirila 8, 2008 | Egilea: Arangoiti Ikastola

the-magic-0331.jpgIdazlea: Pello Añorga

Marrazkilaria: Jokin Mitxelena

Argitaletxea: Elkar(2003)

Iruzkin tentagarria: Pottoko ume bat da eta baserrian bizi da. Pottoko inoiz ez da ikastolara joan zenbakiak kontatzera. Bere gurasoek gaztelaniako eskola batera eramaten dute … Zer gertatuko zaio Pottokori? Ikastola batera joatea lortuko al du?

Iritzia: Niri asko gustatu zait, oso erreza da irakurtzeko abenturak gustukoak baldinbadituzue hau da zuen liburua.

IRUNE HERVAS ANDRES

NI BAI NI Manolito berriz

Apirila 8, 2008 | Egilea: Arangoiti Ikastola

the-magic-0361.jpgIdazlea: Elvira Lindo.
Ilustratzailea: Emilio Uberuaga.
Argitaletxea: Alfaguara - Zubia. 2001.
Laburpen tentagarria: Uda da eta Manolitoren lagun guztiak oporretara joan dira. Manolito, berriz, auzoan geratu da bakar bakarrik, baina, ez pentxa horregaitik asper-asper geratuko dela uda osoa auzoan, ez ez, abentura asko biziko ditu.
Hori triste egoteko arrazoia al da????

Iritzi pertsonala: Ez irakurri!!!! Nahi baduzue probatu… baina liburutegitik hartuta!!! Erostea dirua galtzea da ta. Ez irakurri!!!!!!! Ez zait ezer gustatu.

IDOIA ELETA IBAÑEZ

CHICKEN LITTLE

Apirila 8, 2008 | Egilea: Arangoiti Ikastola

the-magic-0341.jpgIdazlea: Disney.
Marrazkilaria: Disney.
Argitaletxea: Aizkorri.

Laburpen tentagarria: Bazen behin Chicken Little deitzen zen oilokume bat. Ikastolara berandu zihoan egun batean eta txikle bat bere praketan itsatsi zen eta galtzontziloetan joan behar izan zuen ikastolara. Soinketa egin behar zuten baina atea itxita zegoen, orduan Chicken Little coca cola botila bat hartu zuen eta “PUN!!” lehio batetik sartu zen…
Beste behin ezpazio ontzi bat etorri zen eta Chicken little eta bere lagunak barrura sartu ziren, baina estralurtar txiki batek jarraitu zien…
Abentura gehiago ezagutu nahi baldin badituzue irrakurri liburu hau.

Iritzia: Niri ez zait gustatu, liburu hau ez dizuet gomendatzen ez zaizue gustatuko.

ION ROLDAN JIMENEZ

Harry Potter eta sekretuaren ganbera

Apirila 8, 2008 | Egilea: Arangoiti Ikastola

the-magic-0431.jpgIdazlea: J.K. Rowling.

Marrazkilaria: J.K. Rowing.

Argitaletxea: Salamandra, 1999.

Iruzkin tentagarria: Harry Potterrek lehenengo ikasturtea bukatu du, Hogwartseko ikastetxean eta zain dago bigarren ikasturtea noiz hasiko den. Harry Potter nekaturik dago bere etxean egoteaz eta orduan bere lagun Ronekin joatea erabakitzen du. Itzuliko al da Harry berriro etxera? Gogoratuko da bigarren ikasturtea hasi behar duela? Ronek lagunduko al dio? Zein abentura berri biziko ditu?…Zer gertatzen den jakin nahi baduzu… liburua irakurri!

Iritzia: Niri asko gustatu zait eta oso polita iruditu zait, abenturak gustuko dituzten pertsonentzat egokia da. Animatu liburua irakurtzera.

LAURA BURGETE OTXOA

NORENA DA BASOA?

Apirila 8, 2008 | Egilea: Arangoiti Ikastola

the-magic-0451.jpgIdazlea: Mercé Canela

Ilustratzailea: Montserrat Brucat

Argitaletxea: Elkar 1988

Laburpen tentagarria: Txanton eta bere lagunek basora joaten dira eta

zuhaitz batean txabola bat egiten dute. Egun batean Xerapiori ikusten

diote gizon batekin hitzegiten eta basoa moztu behar duela konturatu

ziren. Basoa ez moztea saiatu ziren baina ez zuten lortu. Zer gertatuko

da? Xerapiok basoa moztuko du? Jakin nahi baduzue liburua irakurri.

Iritzia: Oso ongi dago liburua. Natura gustatzen bazaizu gomendatzen

dizut.

HARAN O’CONNOR

OLIBIA, RISKY, TXIO, SUEY ETA MOHAMED

Otsaila 29, 2008 | Egilea: baztanikastola

ikasleak-0031.jpgOtsaila 9, 2008Egileak: Baztan Ikastola

Idazlea: Joxemari Iturralde

Ilustratzailea. Iñaki Martiarena “Mattin”

Argitaletxea: Elkar

Laburpen Tentagarria: Liburu honetan kontatzen da ikastexe bateko gela batera herrialde desberdinetako ikasleak iristen ari direla: txinarra, arabiarra, portugaldarra… Horregatik klase horretako ikasleak bertze herrialdeetako ohiturak ikasten ari dira eta nahiko dibertigarria da. Gainera denek, irakasle nahiz ikasle gehienek ezizenak dituzte.

Iritzia: Dibertigarria da eta orain arte irakurritakoetan desberdina. Irakurketa arina egiten da hagian ohitura desberdinak agertzen direlako eta gurearekin konparatu ditudalako.

Ikaslea: Kontxi Aginaga

METRO BATEKO LETRAK

Otsaila 27, 2008 | Egilea: baztanikastola

argazkiak-2.jpgEGILEA: JULEN GABIRIA

MARRAZKIAK: MATTIN

ARGITALETXEA: ELKAR

Nadia hamar urteko neska bat da. Hona etorrizen bere familiarekin dirurik ez zutelako. Egunbatean metroan haurzainik gabe joan zen. Momentu batean metro gelditu zeneta denak urduri jarri zen. Arhud izeneko gizon batekin jolastu zuten. Letra bat ateratzen da, letretatik hitzak etahitzetatik ipuinak. Alfabetoko letra guztiak agertzen dira liburu honetan.

IRITZIA: 28 ipuinez osatua dago, denak ipuin txiki eta dibertigarriak. huetatik nire gustokoenak N-nadia eta O-onomatopeia dira.

LEIRE ETXEGOIEN BAZTAN IKASTOLA

TXABOLA TERAPEUTIKOA

Otsaila 22, 2008 | Egilea: baztanikastola

itsaso-5.jpgIdazlea: Pako Aristi

Marrazkilaria: Jokin Larrea

Laburpen tentagarria: Bazen behin Ohiana izeneko neskatiko bat gaitza batek joa, baina ez zekiten zer eritasun zuen. Aitona-amonaren etxera eramatea erabaki zuten on eginenen ziolakoan. Han aitonarekin txabola bat egin zuen eta bertan amona eta hiruak denbora aunitz pasatzen zuten. Gau batez txabolan lo egitea pentsatu zuten eta gau horretan beren etxea suak erre egin zuen.

Iritzia: Liburu polita da irakurtzeko. Aiton-amonen eta iloben arteko harreman goxoak agertzen dira. Gustatu egin zait.

Itsaso Iriarte

NIRE KULEROAK

Otsaila 22, 2008 | Egilea: Zangoza Ikastola

ander.jpgAnder Blanco

EGILEA:Anton Olariaga

LABURPENA:Familia batean Maxe izeneko mutil bat zegoen,honek Txomin izeneko aiton bat zeukan.Egun batean aitonak argazki kamera bat aurkitu zuen .Horretaz gain,Maxeri kulero batzuk kendu zizkion.Zertarako kendu zizkion akin nahi duzue?Ba,irakurri liburua.

IRITZIA:Oso polita iruditu zait eta interesgarria. Gainera erraza ulertzeko.

NIRE AITA EZIN IZAN NUEN SALBATU

Otsaila 22, 2008 | Egilea: Zangoza Ikastola

ohiane.jpgEGILEA: Iñaki ZubeldiaARGITALETXEA: Ibaizabal

LABURPENA: Euskal Herrian baziren bi bidelapur, mendiko izkutalekuan babestenzirenak.Jendea urrez txanponez hornituta baldin bazihoan, oso onak ziren poltxikotiklapurtzen eta bidaiariak zaurituta edo bide erdian hilda uzten zituzten.

IRITZIA: Gehien gustatu zaidan liburua da, erreza irakurtzeko eta entretenigarria delako.

Oihane Matxin

MUSUBERO MON AMOUR

Otsaila 22, 2008 | Egilea: Zangoza Ikastola

jose-mari.jpgEGILEA: Angel Lertxundi
MARRAZKILARIA: Antton Olarriaga

ARGITALETXEA: Elkar

LABURPENA: Maxeren taldeak eskubaloiko liga irabazi zuen,eta Frantziara joan ziren jolastera Bordeleko kiroldegian.Bere entrenatzailea neska batekin muxuka ikusi zuten . Gehiago jakin nahi ? Ba badakizu,liburutegira joan eskuratu eta hasi irakurtzen!

IRITZIA: Nire iritziz oso polita da, laburra eta gure mailarako egokia.

Jose Mari Mendiola Izquieta


Blog zerbitzua: mundua.com · Hosting zerbitzua: borobila
Edukien lizentzia: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5